Mendi lasterketak

Ergako errekorrak, apurtuta

Guaixe 2022ko eka. 21a, 10:30
Partaide guztiak Ergako Trinitatean. UTZITAKOA

Asier Labairu eta Lorea Burgete iritsi ziren azkarrenak Ergako Trinitatera

La Guan taldeak larunbatean antolatutako IV. Ergako Trinitatera Erlojupeko Igoera arrakastatsua izan zen. Probak lau edizio ditu baina jada Trinitate festetan klasikoa bilakatu da. Guztira 56 korrikalarik osatu zuten proba, Aska plazan hasi eta Ergako Trinitatean despeditu zena (3 km, 500 m desnibel +). Bidean bildu ziren makina bat irurtzundarren animoak eta txaloak jasota, Asier Labairu (21:51) eta Lorea Burgete (29:22) izan ziren txapeldunak. 

Asier Labairuk 22 segundo atera zizkion Aitor Etxeberriari eta 44 segundo Eukeni Goikoetxeari. Ildo honetan aipatzekoa da korrikalarien maila, lehenengo lau sailkatuek –Asier Labairu, Aitor Etxeberria, Eukeni Goikoetxea eta Kañamares– 2015etik Mikel Rubiok zuen errekorra apurtu baitzuten. Aldiz, Lorea Burgete nagusitasun osoz gailendu zitzaion Marta Irañetari, bi minutu pasa ateraz (31:49). Amaia Seminario izan zen hirugarren (32:06). Antolakuntzak Amets Etxarte nabarmendu nahi izan zuen, “lau urterekin Ergako Trinitateko igoera egin zuelako, bere aitarekin. 56:56 minutu izan zen bere denbora” azaldu du La Guaneko Roberto Martilek. Ekimen herrikoi honek duen arrakasta ikusita, datorren urteko bosgarren ediziorako prest daude La Guanekoak. 


Ergako Trinitatera kronoigoera
Gizonak
1.Asier Labairu 21:51
2.Aitor Etxeberria 22:13
3.Eukeni Goikoetxea 22.35
4.Kañamares 22:43
5.Iñigo Lasarte 23:28
6.Thibaut Bertrand 23:56
7.Alvaro Munarriz 25:36
8.Mikel Rubio  25:50
9.Borja Gomez 26:02
10.Alvaro Rubio 26:15
11.Dani Devora 26:27
12.Alatz 26:27
13.Ander Iraizoz 26:33
14.Hodei Ziganda 26:51
15.Gaizka 26:51
16.Ioritz 26:53
17.Unai Razkin 26:58
18.Muti 27:18
19.Luis M. 27:19
20.Beloki 27:23
21.Edu Goya 27:34
22.Jon Igoa 28:11
23.Koli 28:15
24.Iñigo Pimouloer 28:19
25.Adrian Arraras 28:29
26.Fidel Fiti 28:29
27.Gordon 28:47
28.Jon Ene 28:58
29.Jabi Beraza 29:08
30.Monki 29:10
32.Ibai Arratibel 29:27
33.Eduardo Goikoetxea 29:36
34.Senia 29:48
35.Jon Zabaleta 29:56
36.Kepa Gordo 30:35
37.Iñaki Azkona 30:41
38.Txisko 30:42
39.Jabi Saldise 30:46
40.Roberto Sendin 31:42
43.Iñigo Gurrea 32:07
44.Kuka 32:40
45.Julen Lopez 32:43
46.Luar 33:15
47.Oscar Alonso 35:00
48.Asier Zaranton 35:16
50.Francisco Juango 35:43
51.Ion Araña 36:03
53.Kepa Olias 38:30

Emakumeak
31.Lorea Burgete 29:22
41.Marta Irañeta 31:49
42.Amaia Seminario 32:06
49.Maialen G. 35:29
52.Maider Saralegi 37:46
54.Lorea Peñalver 39:52