Abuztuaren 27an jokatuko dute II. La Peluso Xtreme

Guaixe 2022ko eka. 21a, 10:24

La Peluso zikloturista martxa jokatu zen maiatzan. ARTXIBOA

Irurtzun Taldea Kirol Elkateak antolatu du BTT proba, eta bi ibilibde antolatu ditu; luzea eta motza. Izena ematea abuztuaren 21ean amaituko da, La Pelusoren webgunean. 

Irurtzungo inguruko mendi, xenda eta txokoetatik pasako da bigarren urtez La Peluso Xtreme BTT ibilaldiak. Abuztuaren 27an, larunbata, 08:30etatik aurrera jokatuko dute, Irurtzungo Foru plazatik, eta dagoeneko izena ematea zabaldu dute, rockthesport.com webgunean. Abuztuaren 21era arte eman daiteke izena. 

Probak bi ibilbide izanen ditu: luzea 57,76 km-takoa edo motza 27,92 km-takoa.