Goxua'n salsa taldearen kontzertua, Irurtzunen

Guaixe 2022ko eka. 21a, 11:16

Musika parkean programaren barruan salsa eta Hego Amerikako doinuak euskaraz egiten duen taldearen emanaldia izanen da ekainaren 26an, igandean, Gernika parkean. 

Goxua'n Salsa taldea 2020. urtean sortu zute. Salsa eta latinoamerikako doinua euskaraz egiten dute, eta New York, Kolonbia eta Puerto Rikoko 60, 70 eta 80 hamarkadetako salsa klasikoan oinarritzen dira. Hego Amerikako doinuak euskara uztartzen den lehenengo aldia da. Taldeak kontzertua emanen du ekainaren 26an, igandean, 20:00etan, Irurtzungo Gernika parkean, Musika parkean udako programaren barruan.