'A todo tren' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko eka. 21a, 11:25

Udako zinemaren barruan Santiago Segura zuzendariaren pelikula emanen dute, uztailaren 19an, asteartea, 22:00etan, Irurtzungo Foru plazan. 

Sinopsia: Ricardo hipokondrikoa da eta aita oso arduratsua da. Antsietate atakeak izan ohi ditu. Bere sei seme-alabak Asturiasera eraman behar ditu trenez. Bere laguntza bakarra, laguntza deitu ahal bada, haurren zorigaiztoko aitona da, eta abentura horretan Ricardo ere zoritxarrekoa bihurtuko da... Attention au départ pelikula frantsesaren Espainiako bertsioa da. 

Aktoreak: Santiago Segura, Leo Harlem, Florentino Fernández, Diego García Arroba, "El Cejas", Eneko Otero, Sirena Segura, Luna Fulgencio, Alan Miranda, Joaquín Reyes, David Guapo, Eva Isanta, Paz Vega.

Zuzendaria: Santiago Segura.

Emanaldiak: Uztailaren 19an, asteartea, 22:00etan, Irurtzungo Foru plazan.