Irurtzungo festak uztailaren 20tik 24ra ospatuko dituzte, eta hilabete baino gutxiago gelditzen denean, festak iragarriko dituzten kartelak aurkeztu dituzte. Helduen kategorian Sara Peinado Llamasen lana gailendu da. Irurtzungo festetako protagonistetako batzuk diren erraldoiak eta blusen bilduma agertzen dira kartelean, baita gaur egun hain ohikoa den telefono mugikorrekin argazkiak egitea ere. Haurren kategorian, 5 eta 10 urte bitartekoen mailan, Maria Azugary Legarraren lanak irabazi du. Festak zer diren islatu du Azugaryk, udaletxearen aurrean suziriaren ondoren sortzen den algara, hain zuzen. Iskidiko pertsonaiak ere ikus daitezke. 11 eta 14 urte bitarteko kategorian Danna Sophia Vilches Ipanaquek irabazi du. Irudi oso koloretsua egin du, eta bertan Irurtzungo festetako zenbait pertsonaia agerzten dira, baita udaletxea ere.
Helduen kategoria: Sara Peinado Llamas
5-10 urte: Maria Azugary Legarra
11-14 urte: Danna Sophia Vilches Ipanaque