Areto futbola

Ion Cerviñoren kopa

Guaixe 2022ko eka. 29a, 12:00
Ion Cerviño, erdian, kopa ukitzen, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioko taldekideekin, garaipena ospatzen. UTZITAKOA

Espainiako 19 urtez azpiko areto futbol selekzioak Kroaziako Futsal Week txapelketa irabazi du. Ion Cerviño irurtzundarrak Japoniaren kontrako finaleko azken gola sartu zuen (6 eta 2)

Espainiako 19 urtez azpiko areto futbol selekzioarekin aritu da egunotan Ion Cerviño Pueyo Osasuna Magna Xotako jokalaria. Selekzioarekin Kroazian jokatutako nazioarteko torneo batean hartu du parte. Espainiako selekzioa finalerako sailkatu zen eta Japoniaren kontrako finalean, 6 eta 2 gailendu zen. Ion Cerviñok sartu zuen Espainiako selekzioaren azken gola. Orain merezitako atsedena hartuko du irurtzundarrak.