Nerea Balda eta Iratxo, Irurtzungo suziria botatzeko hautagaiak

Nerea Balda idazlea eta Iratxo Elkarteko kideak. ARTXIBOA

Irurtzundarrek idazlearen eta elkartearen artean erabakiko beharko dute. Bozketa udaletxean egin behar dute. 

Bihar arte, uztailak 1, ostirala, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, irurtzundarrek garilaren 20tik 24ra ospatuko dituzten festetako suziri iragarlea nork botako duen erabaki ahalko dute, udaletxean boto txartela emanez. Nerea Balda San Juan idazlea eta Iratxo  Elkartea dira bi hautagaiak.