Idaretak liburua aurkeztuko du

Guaixe 2022ko uzt. 1a, 10:02
Fran Idareta Goldarazena. IÑAKI ALDATZ

Gaur, 18:00etan, Iruñeko Civivox Kondestablean aurkeztuko du bere azken argitalpena irurtzundarrak.

Aitak egindako eskaera bat abiapuntua izanik, Fran Idareta Goldarazenak familiaren abizena ikertzen hasi zen. Irurtzundarrak hainbat adituren laguntza izan du informazioa eskuratzeko garaian. Eta ikerketa prozesu horrek eman duena liburu batean jaso du. Familia genealogiatik aparteko zenbait aspektu gehiago jaso ditu liburuan Idaretak.