Botxa

Iratxo Botxa Txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 11:30
Iratxo Binakako Botxa Txapelketako finalistak. IRATXO

Julen eta Santos Iragi dira txapeldunak, Mikel Ollo eta Mikel Gelbentzu mendean hartu eta gero

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategiak Iratxo Binakako Botxa Txapelketa hartu du azken hilabete eta erdian. Guztira hamahiru bikote lehiatu dira bi multzotan banatuta, tartean partaide berriak, antolatzaileen zorionerako. Ligaxka jokatu eta gero, asteburuan finalerdien eta finalen txanda izan zen eta giro ederra egon zen Iratxoko botxategian. 

Iratxo Botxa Txapelketako txapeldunak Julen eta Santos Iragi dira, final lehiatuan Mikel Ollo eta Mikel Gelbentzu gainditu eta gero. Hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidan Josune Astiz eta Alicia Navarro gailendu ziren Markel Morenoren eta Aritz Carrascoren aurrean. Bukaeran sari banaketa egin zen. Atsedenaldiaren ondoren, abuztuan ekingo zaio berriz botxa egutegiari.