Nabucco opera pantaila handian

Guaixe 2022ko uzt. 1a, 12:04

Verdiren lan ospesuaren Madrilgo Errege Antzokiko emanaldia zuzenean eskainiko dute, uztailaren 15ean, Irurtzungo kultur etxean. 

Va, pensiero da, agina, Nabucco operaren abesti ezagunetarikoa. Esklabu hebrearren koroak abesten du Giuseppe Verdi konpositorearen lan ospetsuan. Nabuccok Bablioniako erregearen Bibliako istorioan oinarrituta dago, baina uztailaren 15ean, ostiralean, Madrilgo Erret Antzokian eginen duten eskoizpenean konpositroearen garaietara eraman dute trama; familia harremanetan jartzen du fokua, haiek osatzen baituta obraren benetako muina. Irurtzungo kultur etxean opera famatua pantaila handian ikusteko aukera izanen da, Erret Antzokiaren zuzenenko emisioa eginen dutelako, uztailaren 15ean, 20:45ean. Sarrera doakoa da.