Mustang filmaren euskarazko emanaldia

Guaixe 2022ko uzt. 4a, 12:37

Udako zinema programaren barruan Deniz Gamze Ergüven zinemagilearen filma eskainiko dute abuztuaren 3an, asteazkena, 22:00etan, Irurtzungo Foru plazan. 

Sinopsia: Turkiako herri txiki bateko bost ahizpa umozurtz gazteren bizitza aldatzen da udaren hasieran klasekideekin hondartzan joko inuzente bat egin ondoren. Nesken jarrera inmoralagatik disgustatuta, haien amonak eta osabak birginitatea eta purutasuna mantentzeko neurriak hartuko dituzte, baita emazte bihurtzeko patua aurreratuko dute ere. 

Aktore zerrenda: Günes Sensoy, Doga Zeynep Doguslu, Tugda Sunguroglu, Elit Iscan, Ilayda Akdogan, Nihal G. Koldas, Ayberk Pekcan. 

Emanaldia: Abuztuak 3, asteazkena, 22:00etan, Irurtzungo plazan.