Sakanako Ibilaldi Handiak piztuko du Irurtzungo festetako etxajua

Guaixe 2022ko uzt. 12a, 09:36
2019ko Irurtzungo festak. ARTXIBOA

Garilaren 20tik 24ra, asteazkenetik igandera, ospatuko dituzte festak Irurtzunen, eta irurtzundarrek herri bozketa bidez festei hasiera ematea Iratxo elkarteko kideak izatea aukeratu zuten. 

Garileko hirugarren asteazkenean hasten dira Irurtzungo festak, eta bost eguneko iraupena dute. Hortaz, aurten uztailaren 20tik 24ra ospatuko dituzte festak. Udaletik jakinarazi dutenez, egitarauan aldaketarik egonez gero, ohiko tokietan jakinaraziko dute. Bestetik, zezensuzkoan parte hartzea "erabat borondatezkoa" dela esan du, eta ezbeharren bat gertatuz gero, parte hartzailearen erantzukizuna izanen da. Festak irauten duten bitartean, uztailaren 20tik 24ra, 22:00etatik ikuskizuna amaitu arte, kultur etxetik Gernika parkerako ibilbidean kotxeak ez aparkatzea eskatu du, baita uztailaren 24an 16:00etatik jarduera amaitu arte ere.

Garilaren 20an, asteazkenarekin, Irurtzungo herriaren etxeko balkoira Iratxo elkarteko Sakanako Ibilaldi Handiko talde antolatzailea aterako da. Haren taldekideak izanen baitira festei hasiera emanen dien etxajua piztuko dutenak. Irurtzungo Kultur Kontseiluak bi hautagaitza proposatu zituen: aipatutako taldea eta Nerea Balda idazle irurtzundarra. Eta irurtzundarrek herri bozketa bidez Sakanako Ibilaldi Handiko antolatzaileen alde egin dute. 

Irurtzungo festetako egitaraua

Uztailak 20, asteazkena

  • 11:30 Haurrendako jokoak, Barazki Gunean.
    IAGAk antolatuta.
  • 13:00 Barazki Gunearen irekiera, trikitixekin.
    IAGAk antolatuta.
    Garagardo artisauen dastatzea jaietan zehar.
  • 15:00 Pikuxarrek antolatutako herri bazkaria, Piku plazan.
    Izena ematea Pikuxarren, 23 eurotan.
  • 17:00 Irurtzungo festak 2022 kartelen erakusketa, udalbatzaren aretoan. 
  • 17:30 2021. urtean jaiotako haurrei zapiak jartzea eta erraldoien eta buruhandien konpartsaren ipuina banatzea. 
  • 18:00 Jaiak iragartzeko txupinazoa. 
    Kalejirak eta ekitaldiak, erraldoi eta buruhandien konpartsaren, gaiteroen eta Orritz dantza taldearen kalejira, EZK txarangaren eskutik. 
  • 20:00 Orritz dantza taldearen emanaldia.
  • 21:00 EZK txarangarekin dantzaldia. 
  • 21:45 Jauziak.
  • 22:00 Larrain Dantza.
  • 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika parkera.
  • 00:00-04:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 

Uztailak 21, osteguna

  • 10:00 Dianak
  • 11:00-12:30 Haurrendako Margo Lehiaketa, plazan.
    Oharra: materiala antolatzaileek jarriko dute. 
  • 11:30 Helduendako joko eta jolas herrikoiak, Gernika plazan. 
    Oharra: izena ematea jolasak egiten diren tokian. 
  • 12:00-14:00 Haurrendako parke handia. 
  • 12:45 Bermut musikala, Chuchin Ibañez eta Garibaldirekin, Gernika plazan. 
  • 14:30 Gazte bazkaria, Barazki Gunean.
    Oharra: IAGAk denak pirata mozorroaz janzteko deia egin du.
  • 16:30 Kalejira Barazki Gurdiarekin, Barazki Gunetik.
    IAGAk antolatuta.
  • 17:00 Aurpegi margoketa, Foru plazan. 
    Irurtzungo Pintura gela antolatuta. 
  • 17:00-19:00 Haurrendako parke handia.
  • 18:30 Herri kirolak, Gernika plazan. 
  • 19:00 Ginkana, Barazki Gunean.
    IAGAk antolatuta
  • 19:30 Haurrendako txokolate jana, Foru plazan.
    Oharra: zeliakoendako egokia. 
  • 20:00 Xaiborren musika emanaldia. 
  • 22:00 Larrain dantza.
  • 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika parkera. 
  • 23:00 Kontzertuak: Txartoak eta Titadine Punk Oi! eta Rock & Roll Musika Jartzailea.
    IAGAk antolatuta.
  • 24:30-3:00 On Fiesta taldearen disko festa. 
  • 3:00 X. Txapel jaurtiketa lehiaketa, Barazki Gunean.
    IAGAk antolatuta.

Uztailak 22, ostirala

  • 10:00 Dianak.
  • 11:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
  • 13:00 Pikuxarrek antolatutako Bermouth musikatua Gaitaberri Brass taldearekin, Piku plazan. 
  • 14:00 Kalderete lehiaketaren epaia.
    Oharra: izena ematea 13:00ak arte, arkupeetan. 
  • 14:30 Kalderete bazkaria.
    Oharra: Antolatzaileek ogia, ardoa, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte. Izena ematea udaletxean egin beharko da uztailaren 19ra arte. Plazako karpa izena ematen dutenendako izanen da. 
  • 17:00 Bazkalondoa, kalejira eta kale animazioa, Rock kalean bandarekin. 
  • 18:00 Gorriti eta bere animaliak, Gernika plazan. 
  • 18:30 Erremontista profesionalen jaialdia: Nafarroako Foru Komunitateko XVII. Torneoko kanporaketa. 
    Sarrera librea. 
  • 19:00 Karaokea, Barazki Gunean.
    IAGAk antolatuta.
  • 20:00 Dantzaldia Jamaica orkestrarekin. 
  • 22:00 Larrain dantza. 
  • 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika plazara. 
  • 23:30 Kontzertuak: Vaire, Katez eta Djungle.
    IAGAk antolatuta.
  • 23:30-02:30 Bokata autogestionatua eta gazte gaua musikarekin, Gernika plazan. 
  • 00:00-03:00 Dantzaldia Jamaica orkestrarekin. 

Uztailak 23, larunbata

  • 10:00 Dianak.
  • 12:00 Aurkitu gabeko Altxorra Zirika Zirkus taldearen emanaldia, Foru plazan. 
  • 13:00 Bermut musikala Pancho Balbuenarekin, Foru plazan. 
  • 17:00-19:00 Haur eta familiendako parkea, Gernika plazan. 
  • 17:30 Distopia elektrotxaranga, Barazki Gunetik.
    IAGAk antolatuta.
  • 18:00 Afizionatuen Eskuzko Pilota lehiaketa 
  • 20:00 Kalejira Mexico Lindo Sí Señor martxiarekin. 
  • 20:30 Mexico Sí Señor Mariatxiaren kontzertua, Foru plazan. 
  • 22:00 Larrain Dantza. 
  • 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika parkera. 
  • 00:30-04:30 Markelin disko jartzailearen disko festa. 
  • 00:30 Kontzertuak: Muga Zero, Nafarroa 1512, Harresi eta DJ Muru.
    IAGAk antolatuta.

Uztailak 24, igandea

  • 10:00 Dianak. 
  • 11:15 Artika, Lekunberri eta Irurtzungo erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa. 
  • 14:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra. 
  • 17:30 Irurtzungo dantza txikien eskolaren emanaldia, plazan. 
  • 18:00 XXIV. Eskorga kronoeskalada. 
  • 20:00 Planeta Tranpolin konpainiaren Back 2 Classics kale zirku ikuskizunaren emanaldia. 
  • 21:00 Dantzaldia Trikiteens taldearekin. 
  • 22:00 Larrain Dantza. 
  • 22:30 Zezensuzkoa, kultur etxetik Gernika parkera. 
  • 22:30 Afari autogestionatua, Barazki Gunean.
    Peluka fest.
    Ondoren, V. Azeituna jaurtiketa lehiaketa.
    IAGAka antolatuta.
  • 00:00-03:00 Gaixoa ni.
    Dantzaldia Trikiteens taldearekin.