Herri kirolak

Mikel Lasarteren txanda

Guaixe 2022ko uzt. 12a, 11:40

Mikel Lasarte 2018ko Sanferminetan. ARTXIBOA

Lasartek San Fermin Motozerra Txapelketa jokatuko du gaur, asteazken eguerdian Iruñeko Foru Plazan. Atzo, astelehena, Razkin eta Arratibel laugarren sailkatu ziren kadeteen Trontza Txapelketan

Gaur, asteazkena, eguerditik aurrera, XXII. San Fermin Motozerra Txapelketa egonen da jokoan Iruñeko Foru Plazan. Parte hartzaileen artean Mikel Lasarte dago, Sakanako Harri Jasotze Eskolako arduraduna, hain zuzen ere. Txapelketan Peio Kañamares eta Juan Asin izango ditu bidaide. 30 minutuko bi txandatan, txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute hiru partaideek. 

Bestalde, atzo kadeteen mailako Trontza Txapelketa jokatu zen. Julen Urrutia eta Xabat Altzugarai (Menditarrak) izan ziren azkarrenak, etzandako enborrari 10 epai 6:02 minututan egin eta gero. Oso gertu, 24 segundo geroago bukatu zituzten lanak Antsoaingo Ander Aldunatek eta Oihan Santestebanek (6:26). Hirugarren Antsoaingo Oihan Biurrun eta Asier Muñoz sailkatu ziren (7:04) eta laugarren Andra Mariko Amaia Razkin eta Joritz Arratibel (11:15). 

Bestalde, Andra Mari ikastolako taldeak herri kirol proba konbinatuen erakustaldian parte hartu zuen.