Irurtzungo festetan dantza egiteko ikastaroak

Guaixe 2022ko uztailaren 15a

Larrain dantza Irurtzungo festetan dantzatzen. ARTXIBOA

Larrain dantza eta jauziak "gogoratzeko" tailerra emanen dute uztailaren 18an, astelehenean. 

Irurtzungo festetan, egunero, uztailaren 20tik 24ra, 22:00etan, Larrain dantza egiten dute irurtzundarrek, eta dantzaldian parte hartzeko eta dantza "gogoratzeko" aurretik ikastaro laburra eginen dute uztailaren 18an, 20:00etan, Atakondo eskolako gimnasioan. 20:45ean jauziak landuko dituzte.