Areto futbola

Dani Saldisek Palma Futsalekin fitxatu du

Guaixe 2022ko uzt. 19a, 11:00
Dani Saldise, Espainiako Koparekin. ARTXIBOA

Jokalari irurtzundarrak Movistar Interren jokatu ditu azkeneko bi denboraldiak eta datorrenean Palma Futsalen ariko da

Datorren denboraldiak aldaketa dakar Dani Saldise areto futbol jokalariarendako (1995, Irurtzun). Irurtzundarrak Palma Futsalekin fitxatu du datorren denboraldirako, eta kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. 

Bere lehen pausoak Xotan eta Osasuna Magna Xotan eman zituen jokalari irurtzundarrak; azken bi denboraldiak Madrilgo Movistar Interren egin ditu. Tarte horretan, Espainiako Kopa, Errege Kopa eta Supercopa irabazi ditu taldeak. Orain kalitatean gora egin duten Palma Futsalera helduko da, taldea indartzera.