Irurtzundarrak eskertuz eta "Iratxoko arima zen Pello Altzueta" gogoan zutela bota zuten suziria Iratxo taldeko kideek. Festa hasi aurretik hemeretzi haurrei ongi etorria egin zieten, zapia eta oparia emanez. Sara Peinadok eta Marina Alzugaraik kartel lehiaketaren saria jaso zuten, eta behin festa piztu zenean erraldoi eta buruhandien konpartsak, Orritz dantza taldeak, Irurtzungo fanfarreak eta EZK txarangak kalejiran atera ziren. Festak igandera arte iraunen dute.