Erremontea

Erremontearekin hitzordua Irurtzunen

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 09:42
Erremontistak, Labriten. Orain Nafarroako Torneoan hasiko dira, gaur Irurtzunen. REMONTE

Uztailaren 22an, ostiralean, Irurtzungo festen baitan, Nafarroako Foru Komunitatearen XVII. Erremonte Txapelketa-Magna Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako jardunaldia jokatuko da, Bi Aizpe pilotalekuan. 

Atzera ere erremonteaz gozatzeko aukera izango da Irurtzunen. Uztailaren 22an, ostirala, 18:30ean,  Nafarroako Foru Komunitatearen XVII. Erremonte Txapelketa-Magna Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako jardunaldia jokatuko dute Bi Aizpe pilotalekuan. 

Jaialdia zabaltzen duen partidan Beñatek eta Saldiasek Otxandorenaren eta Agirrezabalaren kontra kontra jokatuko dute, 35 tantotara. Ondoren, torneoko partidan Jabalerak eta Mitxeok Matxin III.a eta Ion izango dituzte aurkari, 35 tantotara.