Funky musika emanaldia, Pikuxarren

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 13:44

Superacid taldearen kontzertua izanen da abuztuaren 4an, osteguna, Piku plazan. 

Superacid taldearen kontzertua izanen da, abuztuaren 4an, osteguna, 20:00etan, Piku plazan. Superacid talde dinamikoa da, energiaz eta positibismoz betetako eszenaratzea proposatzen duena. Beat musikaren alde egiten du eta estilo horretan oinarritzen du bere lana. Ska, Rock, Balkan eta Reggae estiloak fusionatzen dituzte ere. 

Pikuxarreko abuztuko emanaldiak
20:00etan, Piku plazan

Abuztuak 4 osteguna

  • Superacid taldearen kontzertua.

Abuztuak 21 igandea

  • Enara&Co Irurtzungo bakarlariaren kontzertua.

Abuztuak 25 osteguna

  • Nomada Zirko Zepellin ikuskizuna.

Abuztuak 27, larunbata

  • Garazi&Sala bakarlariaren kontzertua.