Enara bakarlariaren kontzertua, etxean

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 14:02
Piku plaza. ARTXIBOA

Pikuxarrek Enara&Co musikariaren emanaldia antolatu du abuztuaren 21ean, igandea, Piku plazan. 

Enara Irurtzungo bakarlaria da, eta bertsioak egiten ditu. Abuztuaren 21ean, igandea, 20:00etan, Piku plazan, kontzertua emanen du, Pikuxarrek abuzturako antolatu duen kultur agendaren barruan. 

Pikuxarreko abuztuko emanaldiak
20:00etan, Piku plazan

Abuztuak 4 osteguna

  • Superacid taldearen kontzertua.

Abuztuak 21 igandea

  • Enara&Co Irurtzungo bakarlariaren kontzertua.

Abuztuak 25 osteguna

  • Nomada Zirko Zepellin ikuskizuna.

Abuztuak 27, larunbata

  • Garazi&Sala bakarlariaren kontzertua.