Klown ikuskizuna izanen da, Piku plazan

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 14:06
Zirku ikuskizun baten irudia. ARTXIBOA

Nomada Zirko Zepellin ikuskizuna izanen da abuztuaren 25ean, osteguna, Pikuxarrek antolatuta. 

Klown ikuskizuna izateak ez du esan nahi haurrendako dela, izan ere, Nomada Zirko Zepelllinek ikusle guztiendako ikuskizuna proposatzen du. Abuztuaren 25ean, osteguna, 20:00etan, ikuskizunaren emanaldia eginen dute, Piku plazan, Pikuxarrek antolatutako abuztuko kultur egitarauaren barruan. 

Pikuxarrek hilabetero kultur agenda antolatzen du, eta abuzturako lau emanaldi antolatu ditu; musika gailentzen da baina klown ikuskizuna ere izanen da Pikuxar euskal txokoaren plazan. Lehenengoa ikuskizuna Superacid taldearen kontzertua izanen da, abuztuaren 4an, osteguna, 20:00etan, Piku plazan. Superacid talde dinamikoa da, energiaz eta positibismoz betetako eszenaratzea proposatzen duena. Beat musikaren alde egiten du eta estilo horretan oinarritzen du bere lana. Ska, Rock, Balkan eta Reggae estiloak fusionatzen dituzte ere. 

Pikuxarreko abuztuko emanaldiak
20:00etan, Piku plazan

Abuztuak 4 osteguna

  • Superacid taldearen kontzertua.

Abuztuak 21 igandea

  • Enara&Co Irurtzungo bakarlariaren kontzertua.

Abuztuak 25 osteguna

  • Nomada Zirko Zepellin ikuskizuna.

Abuztuak 27, larunbata

  • Garazi&Sala bakarlariaren kontzertua.