Irurtzundarrek herriko festen egutegia aletzen segitzen dute. Trinitatea izan zen aurrena, eta atzo despeditu ziren herriko festak hurrena. Eta atzo San Martin festetaraino despeditu zena Irurtzungo erraldoi eta buruhandi konpartsa izan zen. Haiek Lekunberri-Larraun eta Azpilagañako konpartsekin batera, herrian barna kalejiran ibili ziren. Ibilbidean hainbat geldialdi egin zituzten erraldoiek dantza egin zezaten. Haiek dantzatzen zituzten konpartsa kideek Irurtzungo antolatzaileek emandako edariak eskertu zituzten, bero handia egiten baitzuen.
Bestalde, ostiraleko kalderete txapelketa 15 kuadrillek parte hartu zuten. Epaimahaiak eltzekoak probatu ondoren saria Gazteak gazte kuadrillari eman zion aurreneko saria. Bigarrena Familias kuadrillarendako izan zen eta, atzena, Herritarrak taldearendako.