Musika eskolan izena emateko bigarren epea

Guaixe 2022ko abu. 31a, 11:14

Emakumezkoa musika eskolarantz joaten. ARTXIBOA

Ostegunean, ostiralean eta astelehenean, 16:30etik 20:00etara, eman daiteke izena musika eskolan bertan edo matrikulamusikaeskoa@yahoo.com e-posta helbidearen bidez.

Heldu den ikasturtean Irurtzungo eskolan musika ikasketak egin nahi dutenek, izena emateko aukera izanen dute irailaren hasieran. Irurtzungo musika eskolak txikienendako bi eskaintza ditu: 4 eta 5 urteko umeendako musika tailerra (astean ordu bat) eta musika hizkuntza 6 urtetik gorakoendako (astean bi ordu). Bestetik, 7 urtetik aurrera musika tresnak ikasteko aukera dago Irurtzungo musika eskolan: akordeoia, bateria, baxua, klarinetea, zeharkako txirula, gaita (12 urtetik aurrera), gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia, trikitixa eta txistua. Bai haur bai helduek astean 40 minutuko bakarkako klasea jasoko dute. Musika eskolako tresnen eta ahozko taldeetan parte hartzeko aukera dute ere ikasleek. Honako taldeak dituzte: abesbatza, konboak, fanfarrea, gitarra taldea eta trikitixa taldea.