Saien balkoira ibilaldia

Guaixe 2022ko ira. 5a, 12:29

Irailaren 11n, igandean, Irurtzungo Bi aizpetatik pasatzen den Plazaolako ibilbidetik irteera antolatu du Sakanako Garapen Agentziak. 

Donostia eta Iruñea batzen zuen Plazaola trenbidea zenaren bideari jarraituz, Bi aizpetako larreetatik pasatzen, saieen begiratokira iristen da bidea, eta bertatik sai arreak ikusteko aukera dago. Sakanako Garapen Agentziak Plazaolan eta Aralarren barneratzen paseo interpretatiboak programaren barruan, putreen balkoira irteera antolatu du irailaren 11rako, iganderako. Irurtzungo autokarabanen gunean jarri dute elkartzeko gunea, 09:45ean, eta hiru eta erdiko ibilbidea proposatzen dute. 4,9 kilmetroko distantzia dauka, eta 325 metroko desnibela; ibilbide erraza da. 

Paseoan parte harteko trekking-eko botak eramatea aholkatzen dute, eta taldeak gehienez 20 pertsonek osatuko dute. Doanekoa da, baina aurretik sgarapenagentzia@gmail.com mailean izena eman behar da.