Ahizpa txikiaren mendebaldean eskalada mugatuta dago

Guaixe 2022ko ira. 14a, 09:31
Basozainak haitzetan dauden hegaztiei begira. @Guardas_na

Nafarroako Gobernuak kirol jarduera aldi batera mugatu du, hegaztien kontserbazioa sustatzeko.

Foru administrazioko basozainak flora eta faunaren kontserbazioaz arduratzen dira. Eta mehatxatuta dauden espezieen kontserbaziorako hainbat neurri hartzen dituzte. Horien artean haitzetako kirol jarduerak mugatzea dago. Muga horiek behin betikoak izan daitezke, eremu horietan mehatxatuta dauden eta babestu beharreko landareri eta fauna daudelako. 

Denboraldi baterako mugak ere badira. Eta horietako bat ezarri du Nafarroako Gobernuak Biahizpetako ahizpa txikiaren mendebaldeko aldean. Izan ere, inguruan bizi diren hegaztietako batzuk galtzeko arriskuan edo kaltebera gisa katalogatuta daude. Haien ziklo biologikoak aldi sentikorrak ditu, esaerako, ugalketa eta habia aldia. Horiek errespetatzeko foru administrazioak erabaki du aldi batez pareta horretan kirol jarduera arautzea.