Irurtzungo irakurle taldearen hitzordua

Guaixe 2022ko ira. 13a, 10:07

Irailaren 21ean, asteazkena, Pikuxarren 'Deklaratzarik ez' liburua izanen dute mintzagai.

Beñat Sarasolaren Deklaratzarik ez liburua irakurri eta irailaren 21ean, asteazkenean, Pikuxarren eginen duten topaketan mintzagai izanen du Irurtzungo irakurle taldeak. 19:00etan elkartuko dira. Liburuaren ale bat nahi duena edota irakurle taldeari buruzko informazio gehiago izateko 616017997 telefonora hots egin.