Pikuxarreko bazkidearen eguna ospatuko dute

Guaixe 2022ko ira. 14a, 10:26

Irailaren 17an, larunbatean, Arakil eta Irurtzungo bertako ganadu azokaren bezperan eginen dute euskal txokoaren eguna. 

Duela urte bat inguru mustu zuten Pikuxar euskal txoko berria, eta orain bazkidearen eguna ospatuko dute. Irailaren 17an, larunbatean, izanen da eta bermutean bilduko dira taldekako jolasak egiteko. Ondoren, herri bazkaria eginen dute eta arratsaldean, 19:15ean, The Guateqs taldearen kontzertua izanen da. Pikuxarretik esan dutenez, sorpresak ere izanen dira.