'Nueve' fotopoema erakusketa Pikuxarren

Guaixe 2022ko ira. 19a, 10:28

'Nueve' erakusketaren irudi bat Pikuxarren.

Urriaren 9ra arte Jose Luis Cordónen eta Nerea Zubikoaren erakusketa ikusgai egonen da. 

Nerea Zubikoa idazlearen ideia izan zen bere poemak eta Jose Luis Cordón argazkilariaren irudiak erakusketa batean elkartzea. Gai nagusia dolua da, eta prozesuaren bederatzi egoera planteatzen ditu Nueve erakusketak. Irailaren 12tik urriaren 9ra arte Pikuxarren ikusgai egonen da. Irailaren 22an, osteguna, 18:30ean, egileekin topaketa eginen dute.