Hydro Extrusion-eko langileek enpresa batzordea berritzeko hauteskunde sindikalak izan zuten joan den astean. Bederatzi delegatuz osatutako enpresa batzordean LAB sindikatuak hiru ordezkari izatetik lau izatera pasa da. Sindikatu abertzaleak jaso zituen 57 botoek (tailerrean) lantegiko lehen indar bihurtu dute. CCOOk 25 boto eskuratu zituen (20 bulegoetan eta 5 tailerrean) eta hiru ordezkari izanen ditu enpresa batzordean. Azkenik, UGTren aldeko 26 botoek (tailerrean) bi ordezkari eman dizkiete.