Areto futbola

Osasuna Magnak denboraldiko lehen partida jokatuko du etxean

Guaixe 2022ko ira. 23a, 11:10
Xotaren aste honetako entrenamendu saio bat. XOTA

Gaur, ostirala, 20:00etan jokatuko da partida

Asteburuan 2022/2023 Lehen Mailako Areto Futbol Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da. Osasuna Magna Xotak etxean jokatuko du, Anaitasuna pabilioian, Jimbee Cartagena taldearen kontra. Imanol Arregi teknikariak bere jokalari guztiak prest izanen ditu, baita Ion Cerviño irurtzundarra ere, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin Europako Txapelketa irabaztetik bueltan. 

Miguel Hernandez, bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, “partida ona egin beharko dugu defentsan eta erasoan ere bizi ibili. Taldeak ordenatuta jokatzea, finean. Hortik aurrera, ahalik eta bertikalen aritu, goraka bulkatu eta kontrako atean ahalik eta konfiantza gehien izan”.