Cederna-Garalurreko sektore mahaiak Irurtzunen

Guaixe 2022ko ira. 27a, 09:57

Cederna-Garalurrek Irurtzungo kultur etxean egindako batzarra. ARTXIBOA

Elkartea Nafarroako Mendialdearen Tokiko Garapen Parte hartzaileen 2023-2027 Estrategia lantzen ari da, eta sei bileretatik bi Irurtzunen eginen ditu. 

Cederna-Garalurrek 2023-2027 estrategia lantzeko sei sektore bilera antolatu ditu eta haietako bi Irurtzungo kultur etxean izanen dira urriaren 5ean, asteazkena: nekazaritzako elikagaiak, 09:30ean, eta ondarea eta natur guneen kudeaketa 12:00etan. Bileran izena emateko mezu elektroniko bat bidali behar da info@cederna.es helbidera edo Whatsapp mezu bat 606 408 612 telefono zenbakira; harremanetarako datuak eta parte hartu nahi den saioa adierazi behar da. 

Bilkura horiek Mendialdeko sektoreko agente adituei eta Cederna-Garalurreko erakude elkartuei zuzenduta dago, lurralde mahaietan parte hartu zutelako. Sektore bakoitzaren inguruko behar eta aukeretan sakontzen saiatuko dira, baita estrategia berriak markatuko dituen jarduera ildoak definitzen ere.