Irurtzungo elkarbizitzaren inguruko diagnosia

Guaixe 2022ko ira. 27a, 09:25

Herriko kulturartekotasunaren inguruko ikerketa egin dute, eta irailaren 30ean, ostiralean, emaitzen berri emanen dute. 

Irurtzungo Udalak, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Oinarrizko Gizarte zerbitzuak, NUPek eta Nafarroako Gobernuak elkarlanean Irurtzungo kulturarteko elkarbizitzaren inguruko diagnosia egin dute, eta irailaren 30ean, ostirala, 18:00etan, haren berri emanen dute kultur etxean eginen duten aurkezpenean.