Mendialdeko garapen estrategia lantzeko, parte hartzea

Guaixe 2022ko urr. 3a, 08:41

Sakanako ikuspegia Ergatik. ARTXIBOA

Lau lurralde bileren ondoren, Cederna-Garalurrek  sektoreko 6 eginen ditu heldu den astean, 2 Irurtzunen.

2023-2027 Nafarroako Mendialdeko toki-garapeneko estrategia lantzeko parte hartze prozesua garatu du Cederna-Garalurrek. Haren bidez, lurraldeko biztanleria eta erakunde garrantzitsuak bildu nahi ditu, eremu osoaren garapena bultzatuko diren proiektuak eta ekintza-ildoak diseinatzeko. Estrategia gauzatzeko Europako funtsetatik 7 milioi euro baino gehiago jasoko dira 2023 eta 2027 artean, baliagarriak izanen direnak datozen Nafarroako Mendialdean aldaketa-neurriak aktibatzeko.

Estrategia lantzeko, lehenik eta behin, Cederna-Garalurrek Mendialdearen diagnosia egin du, AMIA azterketan laburbildu dena. Hura lurraldeko funtsezko eragileekin alderatu dute. Lurralde bilera horietako bat Irurtzunen egin zen irailaren 22an, eta han izan ziren Sakanako ordezkariak. Lau bilera horietan proposamenak jaso ondoren sektoreko bileren txanda da orain. Honakoak dira sektoreak: nekazaritzako elikagaiak; natura ondarea eta natura guneen kudeaketa; turismoa; merkataritza eta zerbitzuak;  basogintza eta energia; enplegua, ekintzailetza, enpresa-sendotzea, artisautza eta industria; ondarea, kultura eta euskara eta bizi-kalitatea. 

Haietan parte hartzeko izen emateko info@cederna.es e-posta helbidera idatzi edo Whatsapp mezua 606 408 614 telefono zenbakira bidali behar da. Prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek www.cederna.eu web orriaren bidez egin dezakete. 

Cederna-Garalurreko gerente Ibon Mimentzak nabarmendu duenez, ″hau benetako aukera da Nafarroako Mendialdeko erronkei irtenbideak eman diezazkieketen proiektu guztiak martxan jartzeko. Eta hori egiteko, ez dago modu hoberik bertan lan egiten duten eta bertan bizi diren pertsonak kontuan hartzea baino″.


Egutegia 

  • Nekazaritzako elikagaien sektorea
    Irurtzunen, lastailaren 5ean, 9:30ean.

  • Turismoa, merkataritza eta zerbitzuak
    Antsoainen, lastailaren 6an, 12:00etan.

  • Natur ondarea eta natura guneen kudeaketa
    Irurtzunen, lastailaren 5ean, 12:00etan.

  • Enplegua, ekimena, enpresak finkatzea, artisautza eta industria
    Antsoainen, lastailaren 6an, 9:30ean.

  • Bizi-kalitatea
    Larraintzarren, lastailaren 7an, 11:00etan.

  • Ondarea, kultura eta euskara
    Irunberrin, lastailaren 4an, 11:00etan.