Areto futbola

Osasuna Magnak Manzanaresen jokatuko du Roberto Martil kapitaina baja dela

Guaixe 2022ko ira. 30a, 09:47

Jokalari irurtzundarra Osasuna Magna Xotak eta Jimbee Cartagenak jokatu aurretiko beroketan lesionatu zen

Osasuna Magna Xotako kapitaina, Roberto Martil, aurreko ostiralean lesionatu zen, Osasuna Magnak eta Jimbee Cartagenak jokatu behar zuten partidarako berotzen ari zela. Klub berdeak adierazi duenez, irurtzundarrari eginiko mediku probek ondorioztatu dute kapitainak eskuineko abduktorean mikro haustura duela. Horrela, Imanol Arregiren taldeak bihar, larunbata, 16:30ean Manzanaresen kontra Manzanaresen jokatuko duen partidarako (LaLigaSportsTV) Roberto Martil baja izango da.  

Irurtzundarra errekuperazio lana egiten ari da eta aurreikuspenak baieztatzen badira, Anaitasunan jokatuko den hurrengo partidarako jokatzeko moduan egongo da.