Remigia artistaren istorioa zirkoaren bidez

Guaixe 2022ko urr. 3a, 20:47
Estefanía de Paz 'La Reina del Arga' ikuskizunean. ARTXIBOA

Urriaren 9an, igandea, Irurtzungo kultur etxean, Lorena Arangoa 'Argako Erregina' bihurtuko da.

Remigia Echarren funanbulista nafarrari egindako antzerki omenaldia da Argako Erregina ikuskizuna. Estefanía de Paz Asínek sortu zuen eta haren bitartez XIX. eta XX. mendeetan oso ezaguna izan zen Iruñean aritzen zen zirkugilearen istorioa kontatzen du. Lorena Arangoa antzerkigile eta klown irurtzundarrak euskarazko bertsioa eskainiko du urriaren 9an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. 

Argako Erregina zirku-antzezlana

Sinopsia: Garai batean Iruñeko kato guztiek Remigia izena zuten eta oraindik ere, gure adineko batzuen oroimenean, agian bizirik dirau. Emakume aparta, artista, Iruñeko XIX eta XX mendeen artean ezagutua. Nor da Argako Erregina ezizena irabazi duen emakume hau? 

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia: Estefanía de Paz
  • Antzezlea: Lorena Arangoa

Emanaldia: Urriaren 9an, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Prezioa: 6 euro.