Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko urr. 12a, 11:14

Irurtzungo udaletxea. ARTXIBOA

Lastailaren 31n despedituko da epea.

Irurtzungo Udalak jakinarazi du hilabete hau dagoela jarduera ekonomikoaren gaineko zerga ordaintzeko. Aldi berean, udalak gogorarazi du joan den urte hasieratik zerga hori ordaintzetik salbuetsita daudela aurreko urtean milioi bat eurotik beherako negozio-zifraren zenbateko garbia duten subjektu pasiboak. Salbuespen hori zerga ordaintzekoa baino ez da, ez du salbuesten alta-, baja- edo aldaketa-aitorpenaren gainerako betebeharrak betetzetik.