Urdalurko hodia Irurtzunera iristeko lehen pausoa

Guaixe 2022ko urr. 13a, 11:11

Urdalurko uraren goi hornidurako hodia Etxarrenera arte eraman zuten joan zen urtean. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitatea Etxarren eta Irurtzun arteko proiektuaren idazketa lanak eman ditu.

Urdalurko uharkako uraz hornituko da etorkizunean Irurtzun. Hodia gaur egun Etxarren arte iristen da. Handik Irurtzunera hodia nondik joan beharko duen zehazteko proiektua idatzi behar da. Lan hori emateko deialdia egin berri du Sakanako Mankomunitateak. Prozedura erraztu bidez hiru enpresari eskaintzak aurkezteko eskatu eta haiek baloratu ondoren Eunate Compañía de Ingeniería, SM enpresari ematea erabaki du. Lanaren truke 52.734,22 euro (BEZ barne) jasoko ditu.