Haize Berriak bandaren historia Irurtzunen

Guaixe 2022ko urr. 12a, 11:33

Urriaren 31era arte Sakanako musika bandaren argazki eta irudi erakusketa izanen da Pikuxar euskal txokoan. 

Haize Berriak bandak 25 urte bete ditu eta ospatzeko urtean zehar zenbait emanaldi eta ekitaldi egin eta eginen dituzte. Urriaren 10etik 31ra arte mende laurden honetan egindako kontzertuen, emanaldia, saioen eta abarren kartelen eta irudien erakusketa Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan ikusgai egonen da.