Klarinete irakaslea kontratatzeko deialdia egin du udalak

Guaixe 2022ko urr. 13a, 10:33

Irurtzungo udaletxea ezkerrean. ARTXIBOA

Musika eskolan lanean aritzeko da.

Irurtzungo Udalak, hautaproben bidez, herriko musika eskolan klarinete irakasle lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Aurtengo lanaldia 6 ordu eta 10 minutukoa izanen da. Oposizio bidez izangaien zerrenda bat sortu nahi du. Horretarako, hautaketa prozesua gainditzen dutenen puntuazio hurrenkera errespetatuko du, eta han daudenei hots eginen die lanpostu horretan sor daitezken beharrak aldi baterako betetzeko. Deialdian parte hartzen dutenek euskararen ezagutza agiri bidez egiaztatu beharko dute. Hautaproban interesa dutenek parte hartzeko eskabideak astearteko 23:59ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte. 

Irurtzungo Udalak jakinarazi duenez, aurki saxofoi irakaslea kontratatzeko deialdia eginen du ere.