Asteburuan Lehen mailako ligako laugarren jardunaldia dago jokoan. Osasuna Magnak Inter Movistar, ligako oilarretako bat hartuko du gaur, ostirala, 20:00etan, Anaitasunan. Imanol Arregi entrenatzaileak beste arazo bat du, Toni Escribanok ezingo baitu jokatu, hanka bihurritua duelako. Dena den, talde berdea ez da kikilduko eta dena emango du.
Talde gazteena
Espainiako Futbol Federazioak Osasuna Magna Xotaren gaztetasuna goraipatu du. Federazioaren azaldu duenez, talde irurtzundarraren batez bestekoa ez da 23 urtera iristen (%22,8 urte, hain zuzen ere), Noia Portus Apostoli (25 urteko batez bestekoa) edo Antequera (25,2 urteko batez bestekoa) taldeena baino gutxiago. Gainontzeko taldeen batez bestekoa handiagoa da. Bi irurtzundar daude muturrean. Roberto Martil kapitaina da Xotako beteranoena, 35 urterekin, eta Ion Cerviño, 18 urterekin, gazteena.