Irurtzungo irakurketa taldearen hitzordua

Guaixe 2022ko urr. 14a, 11:44

Urriaren 19an, asteazkena, Pikuxarren, 'Gogoan dut' liburua izanen dute mintzagai. 

Aritz Galarragaren Gogoan dut liburua irakurri eta urriaren 19an, asteazkena, Pikuxarren eginen duten topaketa mintzagai izanen du Irurtzungo irakurle taldeak. 19:00etan elkartuko dira. Liburuaren ale bat nahi duena edota irakurle taldeari buruzko informazio gehiago izateko 616017997 telefonora hots egin.