Irurtzungo frontoia mustutzeko ekitaldia abenduaren 8ko 13:00etan egin zen. Irurtzundarrek 1989az geroztik amestutako pilotalekua errealitate bihurtu zen. Frontoiak 36 metro luze eta 10 metroko altuera zuen. 400 ikuslerendako tokia, eta haietatik 340 eserita egon zitezkeen. Kirol azpiegiturak 50 milioi pezetako (300.506,1 euro) aurrekontua izan zuen. Haietatik 20 gobernuak pagatu zituen.