GKSko, Larrazpiko eta IAGAko gazteak Irurtzunen bilduko dira

Guaixe 2022ko urr. 17a, 08:41

Altsasun izandako Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistan kontzertua. ARTXIBOA/GEDAR.EUS

Irurtzungo Gazte Koordinadora Sozialistak, Larrazpik eta Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak urriaren 21eta 22an, ostirala eta larunbata, Gazte Eguna eginen dute. 

GKSren ikasturte politikoaren hasiera dela eta aurkezpenak egiten ari da ibarretik. Urriaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean eginen du koordinadorak ikasturte hasierako ekitaldia, gaztelaniaz, eta harekin batera bi eguneko Gazte Eguna antolatu dute Irurtzungo GKSk, Larrazpik eta IAGAk. Aurkezpenaren ondoren hitzaldia eta pintxo poteoa izanen da. 

Urriaren 22an, larunbata, eguerdian hasiko dira ekimenak herri kirolekin. Bazkariaren ondoren karaokea izanen da eta gau partean bokatada eta kontzertuak. 

Gazte egunaren egitaraua 
Irurtzun

Urriak 21 ostirala

  • 19:00 GKSren aurkezpena, gaztelaniaz, kultur etxean.
  • 19:30 Claves para la construcción del socialismo hitzaldia, kultur etxean. 
  • 21:00 Pintxo pote musikatua, Larrazpin. 

Urriak 22 larunbata

  • 12:00 Gateendako herri kirolak, Barazkigunean.
  • 14:00 Bazkaria, Barazkigunean. 
    Ondoren, bingoa.
  • 18:00 Karaokea, Larrazpin. 
  • 21:00 Bokatada, Larrazpin. 
  • 23:00 Kontzertuak: Streetwise, Fuckop family, Au D'Asti eta DJ Jotatxo taldeak, Barazkigunean.