Baigorriko dantza taldearen emanaldia, Irurtzunen

Guaixe 2022ko urr. 18a, 10:23

Orritz dantza taldeak 2019an 30 urte egin zituen. ARTXIBOA

Urriaren 22an, larunbata, Arrola dantza taldearen emanaldia izanen da Irurtzungo frontoian. 

Aurreko asteburuan Orritz dantza taldea Baigorrin egon zen eta bertan dantza emanaldia egin zuen. Bertako Arrola dantza taldearekin egindako trukea zen, eta, ondorioz, Baigorriko dantza taldea urriaren 22an, larunbata, Irurtzunen egonen da. 12:30ean, frontoian, dantza emanaldia eginen dute eta arratsalean, 17:00etati aurrera, Orritz dantza taldeko dantzariek ikastaroa eskainiko die baxenafarrei, haiek aurreko astean egin bezala. 

Erlazionatuak