Nafarroako Abesbatzen Federazioak Nazioarteko Abesbatzen 27. zikloa antolatu du urriaren 26tik azaroaren 5era, eta programaren barruan Esloveniako Stanislau girl's choir abesbatzak Maribor kontzertua emanen du urriaren 28an, ostirala, 19:30ean, Irurtzungo elizan. Abesbatza Ljubljana herrikoa da, eta 15 eta 19 urte bitarteko gazteek parte hartzen dute. Helena Fojkar Zupancic da zuzendaria.