Urriaren 31n Gau beltza izanen da, eta Irurtzunen aspaldi daramate hura modu berezian ospatzen. Gau beltzerako prestatzen hasteko, Tramankuluk maskara eta kandelen tailerra eginen du urriaren 29an, larunbata, Barazkigunean. Hiru saio egonen dira: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Aldez aurretik Pikuxarren izena eman behar da.