Areto futbola

Xotaren denboraldiko lehen garaipena

Guaixe 2022ko urr. 20a, 11:30

Xotakoek denboraldiko lehen garaipena gustura ospatu zuten. XOTA

Emakumezkoen Lehen Senior maila. Bigarren jardunaldia: Xota 3 – Mendialdea A 1

Lehen Senior mailako Xotako neskek Mendialdea A taldekoak izan zituzten aurkari larunbat eguerdian Irurtzungo Atakondoa pabilioian jokatutako partidan. Bi taldeak parez pare aritu ziren hasieratik bizi hasi zen partidan. Irune Goikoak Xota aurreratu zuen, baina berehala berdintzea lortu zuen Mendialdeak. Irurtzundarrek ez zuten behera egin, erasoan jarraitu zuten, eta Maite Medinari eta Iranzu Zarranzi esker, 3 eta 1 irabazi zuen Xotak, denboraldiko lehen garaipena. 

Lehen Senior mailako liderra Talleres Recarte Murchante da (6 puntu) eta Xota bosgarren postuan dago (3 puntu). Larunbatean Ezkaba kiroldegian jokatuko du Xotak, sailkapenean bigarren den Orvina A taldearen kontra.