Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak emanen ditu

Guaixe 2022ko aza. 2a, 08:43

Irurtzungo plazan zegoen murala. ARTXIBOA

Joan den urteko irailetik aurtengo agorrilera egindako ikastaroak diruz lagunduko ditu.

Aurreko ikasturtean euskara ikasi duten irurtzundarrek udalari dirulaguntza eskatzeko aukera dute. Horretarako baldintzak dira eskatzaileak 16 urte beteak izatea eta Irurtzunen erroldatuta egotea. Udalak ikastaro mota guztiak lagunduko ditu diruz, baita udako euskarazko unibertsitate ikastaroak ere. Deialdian interesa dutenek eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dituzte lastailaren 26tik azaroaren 18ra. 

Honakoak dira eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: Eskabide orokorrarekin batera: nortasun agiriaren kopia; ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak azaldu behar diren: iraupen datak, maila, ordu kopurua eta ikastaroaren kostua. Gainera, asistentzia datuen ziurtagiria ere izan beharko da; matrikularen ordainagiria; banku-libretako lehen orriaren fotokopia; langabetuek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute eta beste erakunde batzuetatik jasotako laguntzen zenbatekoaren egiaztagiria.