Taberna arteko mus txapelketa Irurtzunen

Guaixe 2022ko urriaren 26a

Urriaren 30ean, igandea, Irurtzunen musean ariko dira. 

Pikuxar euskal txokoa, Plazaola, La Moncloa eta Hotel Plazaola Irurtzungo tabernak mus txapelketaren egoitzak izanen dira urriaren 30ean, igandea, 16:00etatik aurrera. Izena ematea urriaren 28ra arte, ostirala, edozein tabernatan egin daiteke, 20 eurotan. Lehenengo saria urdaiazpikoa izanen da, bigarrena gazta eta hirugarrena txorizoa.