Orvinak Emakumezkoen Lehen Senior mailako talde indartsua dela erakutsi zuen larunbatean Ezkaba kiroldegian, Irurtzungo Xotari 8 eta 1 irabazi ostean. Iruñerrikoak gailendu ziren, argi eta garbi, eta nahiz eta Xota saiatu, ezin izan zuen Orvinaren jokoa desorekatu ez apurtu. Garaipen horrek, gainera, lidergoa eman zion Lacturale Orvina A taldeari (6 puntu). Xota seigarren da (3 puntu).
Datorren jardunaldia azaroaren 5 eta 6-ko asteburuan jokatuko da eta Xotak Olite hartuko du Atakondoan.