Areto futbola

Osasuna Magnak lehen garaipena lortu nahi du

Guaixe 2022ko urr. 28a, 09:30

Osasuna Magna Xotaren eta Cordobaren azken partida. XOTA

Cordoba taldea hartuko du gaur, ostirala, 20:00etan Anaitasunan

Osasuna Magna Xotak partida garrantzitsua du gaur, ostirala. Imanol Arregiren taldeak Cordoba hartuko du Anaitasunan, 20:00etan (LaLigaSportsTV) eta talde berdeak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du behingoz.

Osasuna Magna talde gaztea da, baina nortasuna duena, eta ongi jokatzen ari da, baina kontrako atean asmatzea eta partidak ongi ixtea da falta zaiona. Azkeneko jardunaldian Santa Colomaren kontra sekulako aukerak izan zituen, baina talde kataluniarreko Mario Almagro atezainak, Xotako jokalari ohia, hain zuzen ere, guztia gelditu zuen eta punturik gabe itzuli ziren irurtzundarrak. "Irabaztea merezi izan dugu. Partida hau galtzea sinestezina da. Gol aukera argien kontua ere galdu egin dut, baina baloiak kontrako atean sartu behar dira" azaldu zuen Imanolek. 

Xota beheko postuetan dago eta talde berdeak gora begiratu nahi du. Horretarako zaleen babesa beharko dute.